es | eu

2024KO uztailak 19tik abuztuak 4ra

Tailera 'De tal palo'

hurrengo saioak

Emanaldia abuztuaren 1ean izanen da, jaialdiaren programazio ofizialaren barnean, eta aitona-amona eta biloba horiek izanen dira antzezlanaren protagonista. Horretarako, astebeteko lantegi bat eginen dute 3 orduko saioetan banatuta, Juan Ayala eta Miguel Oyarzun zuzendariekin.

“ZURETIK EZPALA” bilobentzako eta aitona-amonentzako lantegi parte-hartzaile eta komunitarioa da, bizirik diren bi belaunaldien bizitza aztertzen duena: frankismoan jaio zirenena eta mBelaunaldien arteko lantegia da, aitona-amonek eta bilobek osatutako bikoteei bideratua. Lantegiaren asmoa da ustekabeko elkarrizketak taularatzea eta elkarrekin berraurkitzea antzerkiaren magia.

ein da zure bilobei utz diezaiekezun legaturik onena? Zure amonari bere bizitzari buruz zerbait galdetzerik izango bazenio, zer galdetuko zenioke? Herrialdeaz zer irudi zuen eta du trantsizioan protagonista izan zen belaunaldiak? Belaunaldi berriko pertsonek zer ulertzen demokraziatzat? Zer herrialde utzi nahi zieten bilobei diktaduran jaiotakoek? Nolakoa da milenialen seme-alabek jasotakoa?

Amonen eta biloben arteko topaketa. Biloben eta aitonen artekoa. Diktaduraren alaba izan zen belaunaldiaren eta euroaren alaba den belaunaldiaren artean. Baten herentzia bestearen ahalmenarekin lotzeko ahalegina. Inprobisazioa eta jolasa oinarri hartuta lan eginen da. Bizitako edo ezagututako pasadizoekin. Testigantzak, kezkak eta fantasiak.
Lantegia abuztuaren 1ean (osteguna) amaituko da, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barnean.

Lantegiaren antolaketa

Lantegia antzerkira hurbiltzeko jakin-mina duen eta beste aitona-amonek eta bilobek osatutako bikoteekin esperientzia bat partekatzeko gogoa duen edonori bideratuta dago. Ez da beharrezkoa aldez aurretik antzerkian esperientzia izatea.


Parte hartzeko baldintza bakarra da bikoteak aitona-amonez eta bilobez osatuta egotea. 6 lansaio izanen dira, 3na ordukoak. Uztailaren 25etik (osteguna) abuztuaren 1era (osteguna).  Emanaldia abuztuaren 1ean izanen da, 19:30ean, Done Petri elizan.

Aitona-amonez eta bilobez osatutako bost bikote izanen dira. Mahai-inguruan elkartuko dira guri galderak egiteko eta elkarrizketa bat izateko.

Txandaka, bikoteek beren ikuspegia eta esperientzia partekatuko dituzte. Belaunaldien artean izandako jauziari eta, aldi berean, legatuari begirada bat, bi horiek gaur egungo herrialdean nola eragiten duten pentsatzeko.

10 lagunek parte hartu ahal izanen dute. Parte hartzea doakoa da. Bikoteak izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko dira. Sar daitezkeenak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, itxarote-zerrenda bat irekiko da.

Parte hartu nahi dutenek posta-mezu elektroniko bat bidali beharko dute programasydifusion@navarra.es helbidera, eta honako hauek adierazi beharko dituzte: izen-abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.