es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

LA MELANCOLÍA DEL TURISTA. Objektu dokumentalen antzerkia

Bodegas Ochoa

2022ko uztailaren 28, osteguna - 18.00etan

Une eta objektuen deskonposizioa, paradisuaren ideia irudimenean finkatuz. Oporretako leku batzuetan egindako landa-lan batetik sortu zen; haietan berreskuratu ziren fantasia mental horren gorakadaz eta beherakadaz hitz egiten duten aztarnak.

Zenbat segundo behar dira paradisua eraikitzeko eta galtzeko? La melancolía del turista jada existitzen ez den edo inoiz existitu ez den paisaia sublimatu baten intentsitatearen atzean geratzen denaren ispilu-galeria bat da, denboran lausotzen den eta oroimenaren hondakinen bidez bakarrik berpizten den gorputz batena. Horregatik, gure atseden-ideian sortzen diren irudien bizitza zalantzan jartzen da. Baina malenkonia salbuespenarekin batera doan gogo-egoera etengarria ere bada, indar aktiboa, gauzen inertzia hausten den tarte horietan berrasmatzeko —baita gure burua berrasmatzeko ere— desirara garamatzana.

Bidaia intimoa 42 ikuslerentzat. Begiak kliskatuz agertzen eta desagertzen diren gauzen eskalako eszenatoki txiki bat: argiak eta itzalak, irudi analogikoak, mekanismo hauskorrak, paperezko eta latazko miniaturak. Antzerki-zine samur bat, ametsen jolas bat, zeinaren asmamen poetikoak gure jostailu guztiak bizirik zeuden unera garamatzan.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Egileak eta aktoreak: Shaday Larios eta Jomi Oligor / Laguntza poetikoa: Ángel Hernández / Sormen-laguntza: Ivan Puig eta Jordi Fondevila / Laguntza musikala eta soinu-laguntza: Suetszu & Jayrope / Marrazkiak: Pepe Oligor

Iraupena: 90’

Informazio gehiago: www.oligorymicroscopia.org

FAMILIENDAKO

MEXIKO

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.