es | eu

2023KO UZTAILAK 21 / ABUZTUAK 6

EN UN SOL AMARILLO

La Cava

2022ko uztailaren 23, larunbata - 22.00etan

1998an, Bolivian izandako lurrikara batek dozenaka komunitate suntsitu zituen. Aiquile, Totora, Mizque hiriak edo Antakawa, Loma eta beste komunitate nekazari asko jo zituen sismoak eta, ondorioz, etxe hondatuak eta ehunka zauritu edo hildako utzi zituen.

Nazioarteko komunitateak era guztietako laguntza bidali zuen, ia 30 milioi dolarretakoa. Boliviako gobernuak, Defentsa Zibilaren eta armadaren bitartez, laguntzaren banaketa eta berreraikuntza antolatu zituen. Handik gutxira, ustelkeria, lapurretak, funtsen desbideratzea eta abusuak aipatzen zituzten istorioak zabaltzen hasi ziren.

Teatro de Los Andesek, obra honetan islatzen diren testigantza harrigarri eta etsituak jasotzeko, leku horietara bidaiatzeaz gain beste sismo batzuen historia aztertu zuen.

Gehiegikeria eta lapurretak, batez ere agintarien aldetik, etengabeak izan dira Latinoamerikako sismoetan. Badirudi lurrikara bakoitzean elkarrekin bizi direla eskuzabaltasuna eta berekoikeria. Zitalkeria eta elkartasuna.

AKTOREAK

Lucas Achirico, Gonzalo Callejas, Alice Guimarães eta Dario Torres.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria eta egilea: César Brie / Musika: Cergio Prudencio, Luzmila Carpio, Sipe Sipeko Bolero de Caballería, “Sanos y Fuertes” ereserkia / Moldaketa musikalak: Lucas Achirico eta Pablo Brie / Eszenografia: Lucas Achirico eta Gonzalo Callejas / Jantziak: Soledad Ardaya eta Danuta Zarzyka /

Eszenako tresneria: Gonzalo Callejas / Argi-teknikaria: Ariel Hurtado / Soinu-teknikaria: Fabiola Mendoza / Zuzendariaren laguntzailea: Mercedes Campos / Ekoizpena: Teatro de los Andes.

Informazio gehiago:

Sare sozialak: TeatrodeLosAndes

Iraupena: 70’

BOLIVIA

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.