es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

TOPAKETA AGURTZANE INTXAURRAGARekiN eta SANDRA FERRÚSekiN

Museo del Vino

2022ko uztailaren 17, igandea - 13.00etan

Saio honetan, Machús Osinaga (RTVEko kazetaria, Arte Eszenikoetan aditua) eta Daniel Galindo (La Sala, RNEko saioaren zuzendaria) Raúl Losánezekin (La Razón egunkariko antzerki kritikaria) arituko dira.

Hirurak Agurtzane Intxaurraga Hika Teatroaren La Tarararen zuzendariarekin eta Sandra Ferrús Centro Dramático Nacionalen, Açafrão Produccionesen, El Silencio Teatroren eta Iria Produccionesen arteko ekoizpena den La Panaderaren egile eta zuzendariarekin mintzatuko dira.

Agurtzane Intxaurraga Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta prestakuntza zabala du dantza garaikidean, kantuan eta arte dramatikoan. 1989tik zuzentzen duen eta sortu zuen Hika Teatroaren buru izanik, besteak beste Gazte, Seda, Tonbola, Txarriboda, Koadernoa Zuri, Hitzak, Aitarekin Bidaian, Sagartu eta animaziozko film onenaren Goya sarirako izendatutako Teresa eta Galtzagorri film luzea zuzendu ditu.

Bestalde, Sandra Ferrús birritan dugu aurtengo jaialdian: La Tararako aktoreen artean eta La Panaderaren egile, zuzendari eta interprete gisa. Prestakuntza zabalarekin, Teatro de la Abadian, Teatro Españolen, Centro Dramático Nacionalean edo berak idatzi eta zuzendutako El Silencio de Elvisen egindako aktore lanak nabarmendu behar dira. Honekin Torrejón de Ardozeko XXII. Eszena Emakume Zuzendarien Lehiaketako lehen saria eta José María Rodero sari berezia jaso zituen. Gainera, Ferrús bi Max Sari irabazteko hautagaia da aurten La Panadera lanagatik, Errebelazio Egile Onenaren eta Aktore Onenaren atalean.

Artisten eta kazetarien arteko topaketetan aperitibo bat zerbitzatuko da Reyno Gourmeten kortesiaz.

Sarrera librea da lekua bete arte.

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.