es | eu

2021EKO UZTAILAK 16 / ABUZTUAK 1

TRÁNSITOS

La Cava

2021ko uztailaren 26, astelehena - 22.00etan

Amico Teatro konpainiak jaialdiaren beraren egoitza artistikoetako batean garatutako ikerketa-lanetik sortu zuen nortasuna bilatu nahi duen bidaia intimo hau. Honekin konpainiaren aurreko estiloarekiko bira bat ematea erabaki zuen, lengoaia garaikide berrietatik eta sakontasun dramatiko handiagoarekin heltzeko sorkuntzari. Antzerkiaren, dantzaren edo instalazio artistikoaren arteko mugak nahasten dituen muntaia da. Argian, sentsualitatea, feminitatea eta harmonia aztertzen ditu; itzalean, konprometitzen gaituen dualtasuna, kontraesanak eta, basatiak izan daitezkeen gatazkak. Argilun honen gainean lan baten egitura onirikoa datza, non hauskortasuna eta magia Dora Salazarren lan plastikoak iradokitako sorkuntza batean oinarritzen diren. Minotauroaren irudiak, mugitzen den giza muskulaturaren plastikotasunak eta animaltasuna islatzen duen indarraren esentziak antzinako errituetan murgilduko gaituzte.

ANTZEZLEAK Ion Barbarin Lisarri eta Txori García Uriz

LANTALDE ARTISTIKOA

Dramaturgia eta zuzendaritza: Mercedes Castaño / Musikagintza eta zuzeneko musika: Idoia Oteiza (pianoa) e Itziar Etxegia (biolina) / Eszenografiaren diseinua eta lan plastikoa: Dora Salazar / Aholkularitza koreografikoa: Jon Maya / Argiztapenaren diseinua: David Bernués / Jantziak: Edurne Ibáñez / Eszenografiaren eraikitzea: Raúl Arraiza / Argazkiak: Ander Iribarren / Bideoa: Acrónica Producciones / Ekoizpena: Amico Teatro eta Acrónica Producciones.

Tránsitos Amico Teatro eta Acrónica Producciones-en ekoizpen bat da.

2019ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren Egonaldia

Iraupena: 60´

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala