es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

LA ISLA

La Cava

2021ko uztailaren 18, igandea - 22.00etan

Elkarri entzun gabe hitz egiten dion bikotea, eta nahi gabe handitzen den distantzia. Mugitzen naizen bakoitzean gehiago urruntzen naiz, eta hurbiltzen naizen bakoitzean gehiago mugitzen zara. Denok daukagu paparrean ur gazizko putzu bat haragiz inguratua.

Denok burua ateratzen dugu ura lepora iristen zaigunean oihu egiteko. Juan Carlos Rubio, aurtengo jaialdiaren zuzendari gonbidatua da, eta tour de force  bat den La isla  hau Histrión Teatrorentzat espreski idatzi eta zuzendu du. "Zergatik ikusten duzu beti nik ikusten ez dudana?", galdetzen du pertsonaietako batek. Agian antzokia delako leku liluragarri hori, non gure buruari barkatzen ez diogun guztia, eta erruz, epaiketez edo ametsez mozorrotzen den oro ikustea ahalbidetzen zaigun.

Zer gertatzen da oinazeak gainditzen gaituenean eta ihes egin nahi diogunean?

Harrapari bihurtzen al gara?

Gure izaeraren alderik basatienarekin konektatzen al gara, gu geu garen sen primarioz betetako animalia horrekin? Edozein preziotan biziraun nahi al dugu?

Ikuskizun ederra, bizia, mingarria.

Beharrezkoa.

ANTZEZLEAK

Gema Matarranz eta Marta Megías.

LANTALDE ARTISTIKOA

Zuzendaria eta egilea: Juan Carlos

Rubio / Zuzendariaren laguntzailea: Luis Miguel Serrano / Eszenografiaren diseinua: La Alegría eta Álvaro Gómez Candela / Eszenografiaren eraikitzea: Álvaro Gómez Candela / Argiztapenaren diseinua: Juan Felipe “Tomatierra” / Soinua: Ángel Moreno / Diseinu grafikoa: Rafa Simón / Komunikazioa: Extrema Comunicación / Argazkiak: Gerardo Sanz / Bideoa: GueBen.es Estudio Creativo / Ekoizpena: Nines Carrascal eta Sonia Espinosa / Banaketa: Nines Carrascal (Escena Distribución Granada).

La isla

Histrion Teatro-ren ekoizpen bat da.

Argibide gehiago:

www.histrionteatro.es

Iraupena: 70’

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.