es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

BURDINA/HIERRO

La Cava

2020ko abuztuaren 1, larunbata - 22.00etan

SARRERAK AGORTUTA

Barrenak harriaren kontra egiten duen zarata, flamenkoa, euskal kultura, sorkuntza eta bapatekotasuna, tradizioa eta modernitaterik indartsuena..., urrutitik, bereziki Andaluziatik, Bizkaiko meategietan lan egitera iritsi ziren gizon eta emakume haiei omenaldi bat egiteko.

Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da, meatze eta industria testuinguru batean kokatua. Meategia elkargune bezala; eta langileei, migratzaileei, ipar-hegoaren arteko elkarrekintzari, kultura desberdinen arteko aberastasunari gorazarre ere bada.

Burdinak, gainera, garai hartako eta ezkutuan egon den emakumeen testigantza berreskuratzen du. Bera da ikuskizunean dantzatzen duen bakarra. Bakarrik, ahaltsu, obra intimo baina baita unibertsal batean ere, ibilbide ospetsuko talde batek taularatua era indartsu eta txundigarri batean, non harri-zulatzaileak eta flamenkoaren paloak agertokiaren gainean modu naturalean bizi diren.

ANTZEZLEAK

Beñat Achiary, Adriana Bilbao, Raúl Micó, Guillermo Guillén, Michel Queuille, Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza eta Koldo Plazas.

LANTALDE ARTISTIKOA

Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao eta Beñat Achiary / Koreografia: Adriana Bilbao / Zuzendaritza-laguntzailea: María Ibarretxe / Testuak: Itxaro Borda, Raúl Micó eta Gabriel Aresti / Musika: Beñat Achiary, Guillermo Guillén, Michel Queuille eta Raúl Micó / Zuzendaritza musikala: Beñat Achiary / Eszenografiaren diseinua: Adriana Bilbao eta Fran López del Cerro / Argazkiak: Jass Photography, Jasone Ortiz eta Jon Etxezarraga / Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada / Eszenografiaren gauzatzea eta jantzien diseinua: Fran López del Cerro / Jantzigintza: Mariví Redoli / Soinua: Didier Teillagorry / Ekoizpena: Peio Mentxaka, Ezkandrai e Imajik.

Hierro Adriana Bilbaoren, Beñat Achiaryren eta Imajiken arteko mugaz gaindiko ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.adrianabilbao.com

Iraupena: 70’

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.