es | eu

2026ko uztailak 17tik abuztuak 2ra

ULTIMATUM

La Cava

2026ko abuztuaren 2, igandea - 22.00etan

Ultimatum gogoeta batetik sortzen da: munduak gatazka saihestezinetarantz jotzen duen sentsazioarekin nola bizi garen, eta, hala ere, erantzukizunik ez bagenu bezala jarraitzen dugun. Markatzen ditugun mugei, propiotzat defendatzen dugun horri eta galtzeko edo kentzeko prest gauden horri buruz hausnartzen du lanak. Pieza mugan egotearen sentsaziotik –ez fisikoa, etikoa eta emozionala baizik– jaio zen, baita galdera batetik ere: gure erantzukizuna noraino heltzen ote den zerbait gaizki doala jakin baina ezer egin gabe jarraitzen dugunean.

 

Kontrolaren eta galeraren artean kokatzen da dena, ekintza eta paralisiaren artean, kolapso sozial, politiko eta ekologikoak markatutako une batean, normaltasun kezkagarriz jarraitzen dugularik aurrera. Gorputza lurralde eta muga gisa ulertzen da: jada indarrik ez dagoenean ere defendatzen den leku bat. Gatazka ez da narratiboa, egiturazkoa baizik, eta besteekin zein guretzat jotzen dugun horrekin harremanak izateko moduan dago kokatua. Helburua ez da erantzunak eskaintzea, galdera deserosoak zabaltzea baizik, esterako, zer babesten dugun, zergatik eta zer preziotan. Gorputza azken lurralde gisa da Ultimatum, besterik geratzen ez denean geratzen den mintzaira gisa.

 

Iraupena: 55’

Hizkuntza: ingelesa gainidatzita euskaraz eta gaztelaniaz

 

ANTZEZLEAK

Katalin Arana, Lucia Burguete, Jon Lopez, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez, Martxel Rodriguez.

 

PARTAIDEEN ZERRENDA 
Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López eta Martxel Rodríguez / Koreografia: Jon López eta Martxel Rodríguez, interpreteekin elkarlanean / Antzezleak: Katalin Arana, Lucía Burguete, Jon López, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez eta Martxel Rodriguez / Testua eta off-eko ahotsa: Mathilda Haynes / Itzulpenak: Danele Sarriugarte / Lankidetza berezia: Iruñeko Ganbera Abesbatza / Musika-egokitzapena: David Gálvez Pintado / Pianoa: Naiara Egaña Crespo / Biolontxeloa: Misael Lacasta Martínez / Musika moldaketak: Mauricio Pérez Fayos / Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal / Soinua eta makineria: Lívory Barbez / Eszenografia: David Pascual eta Oscar Hernandez / Jantziak: Iñaki Cobos / Props eta txotxongiloak: / Gadget Efectos Especiales eta Maro Fernández / Argazkia: Irantzu Pastor / Bideoa: El Estudio, Ana Escario eta Ade la Moreno / Banaketa: Rocío Pindado /Nazioarteko banaketa: Lola Ortiz de Lanzagort
 

NAVARRA

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.