es | eu

2026ko uztailak 17tik abuztuak 2ra

TALLER DE CREACIÓN

Kultur Etxea

2026ko uztailaren 27, astelehena - 10.00etan

Uztailaren 27, astelehena, uztailaren 31, ostirala — 10:00-14:00 

Tailer honetan, eszenarako hurbilketa bat proposatzen dizuet, antzerkiaz eta antzezpenaz hunkitzen nauten zenbait ikuspegi/sentsaziotatik abiatuta, eta abordatzen dudan eszena esperientzia bako itzean —bai antzezten, bai zuzentzen— irauten eta tematzen direnak.

Galdetzean datzan praktika sorta batez arduratuko gara. Eszenari edo antzezpenari galdetzen diodana ez da jakin, ezagutu edo aurkitu nahi dudan zerbait. Galdetzea da begiratuko dudan lekua eta non utziko den ikusten. Galdera horren erantzuna ez da enuntziatzen, ez da transkribatzen, antzezpena bera da, eszena bera da. Horregatik, praktika ez da, zentzu honetan, ez “zerbaiterako prestakuntza bat”, ezta antzeztu edo eszena egin aurreko zerbait ere, baizik eta nik proposatzen dudan antzezteko eta eszena egiteko modua.

Galderak zerbaiten existentzia adierazkorra areagotzen du, hutsalaren lurraldetik atera eta antzeztera jartzen du. Antzeztea zerbait antzeztaraztea da, eta zerbait antzeztaraztea eszena egitea da.

 

IZEN-EMATEA
Mintegi honek 15 plaza ekaintzen ditu prozesu artistikoetan interesa duten sortzaileentzat. Eskuragarri dauden plazak bete arte eman ahal izango da izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, posta elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.

Tailerraren kostua 40 €-koa da, eta banku-transferentzia eginez ordaindu beharko da, ES38 2100 3693 212200547110 kontu korrontera. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan honako hau adierazi behar da: “Taller de creación”eta pertsonaren izen-abizenak.

Prezioan klaseak eta “Niebla” ikuskizunerako sarrera sartzen dira. Erriberrira lekualdatzea parte-hartzaileen kontura da.

Mintegiko izen-ematea ordena kronologikoan egingo da matrikula ordaindu dutenen artean. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plaza erabilgarriak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.