es | eu

2026ko uztailak 17tik abuztuak 2ra

ME VOY A VIVIR A UN ÁRBOL OIER ZUÑIGA ETA MAIALEN DÍAZ-EK DISEINATU ETA ZUZENDUTAKO TAILERRA

Frantziskotarren eskola zaharrak

2026ko uztailaren 27, astelehena - 11.00etan

Uztailaren 27, astelehena, uztailaren 31, ostirala — 11:00-14:00 

“Etxetik banoa!” Nork ez du entzun haur bati hori esaten? Tailer honetan, haurren emantzipazio nahiarekin jolastuko gara, autonomia eta hazkunderako bultzada gisa, eta txabolekin, beste batzuk izatea imajinatzeko aterpe gisa. Horretarako, ikerketa eszeniko bat egingo dugu fantasia gakoan, sorkuntza plastikoan oinarrituta. Txabolak eraikitzeak, espazioak proiektatzeak eta haietan bizitza, bizikidetza eta abenturak imajinatzeak udako utopia bat eraikitzeko aukera ematen digu, talde gisa bizimodu propio bat imajinatzekoa.

Eta zuhaitz baten gainera ihes egingo bagenu? Eta han etxe berri bat eraikiko bagenu, intsektu, landare eta beste pertsona batzuekin komunitate berri bat? Nola eraldatuko da nire gorputza han bizitzera egokitzeko? Nola funtzionatuko du bizikidetzak? Zer beharko dugu eta zer ez?

IZEN-EMATEA
Tailer honek 15 plaza eskaintzen ditu 8 eta 16 urte bitarteko pertsonentzat. Eskuragarri dauden plazak bete arte eman ahal izango da izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali eharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, posta elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.

Tailerraren kostua 15 €-koa da, eta banku-transferentzia eginez ordaindu beharko da, ES38 2100 3693 212200547110 kontu korrontera.Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptu honetan ORDAINKETA MATRIKULA Erriberri, “Taller Juvenil”eta pertsonaren izen-abizenak adierazi behar dira.

Erriberrira lekualdatzea parte-hartzaileen kontura da. Inskripzioa Mintegian ordena kronologikoan egingo da matrikula ordaindu duten pertsonen artean. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plaza erabilgarriak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.