Tenet lanak begirada aldatzera gonbidatzen gaitu, hala ikusten dugun errealitatea zalantzan jartzeko nola mundua beste ikuspegi batetik begiratzean nola aldatzen den ikusteko. Zortzi akrobataren eta musikari baten eskutik, mintzaira akrobatikoa eta ikusizko dramaturgia harrigarria uztartzen dituen proposamen fresko eta zirraragarria izango dugu.
Formatu handiko ikuskizun hau publiko guz tientzat da, eta balioan jartzen du askotariko pertzepzio eta ikuspegien aberastasuna. Behin perspektiba iraulita... ezer ez baita berdin-ber
dina berriro.
Tenet Eunoia Kolektivak bultzatutako formatu handiko ikuskizuna da. Taulan zortzi akrobata eta teknikan musikari bat daudelarik, ikuskizunak zalantzan jartzen du inguruan dugun errealitatea nola hautematen dugun, begiratzeko modua iraultzen dugunean zer gertatzen den aztertuz.
Iraupena: 55’
ANTZEZLEAK
Alessio Martelli, Amer Kabbani, Bàrbara Vidal, Bernat Messeguer, Blanca Canela, Florencia Galimberti, Guillermo Tricas, Guim Fabré y Fèlix Cucurull
PARTAIDEEN ZERRENDA
Jatorrizko ideia eta sorkuntza: Eunoia Kolektiva / Dramaturgia: Eunoia Kolektiva / Ekoizpena: Cia. Du’K’tO / Koprodukzioa: Grec Festival de Barcelona / Akonpainamendu artistikoa: Moon Ribas y Quim Girón / Laguntza teknikoa: Pablo Monedero “Otto” / Soinu-espazioa eta musika-konposizioa: Fèlix Cucurull /Argien diseinua: Iván Tomasevic Jantziak: Liant La Tela / Asistencia de vestuario Alba Prat / Ikus-entzunezko materiala: Raul Cavero / Banaketa: Portal 71, Rocío Pindado
INFORMAZIO GEHIAGO
@eunoia.kolektiva
KATALUNIA