Emakume-talde bat kanpin berean elkartzen da urtetik urtera. Haien babeslekua, haien lurraldea, haien agindupeko espazioa da lekua. Haien arauak, hierarkiak eta elkarrekin bizitzeko moduak eraiki dituzte han. Baina... benetan askeak al gara oporretan gaudenean? “Opor perfektuen” gure ametsak betetzen al ditugu? Las Reinas Kanpina komedia beltz, arin eta absurdoa da; egoera horretatik abiatuta, botere-dinamiken errepikapena, atsedenaren eta produktibitatearen arteko gatazka eta zerbaiten partaide izateko beharra esploratzen ditu
Hizkuntza: Euskara edo gaztelania
Publikoa: heldua, +14
Banaketa: Maider Lekunberri, Maitane Pérez, Olatz Beobide
Iraupena: 75’
Zuzendaritza/ Dramaturgia: Eva Redondo / Escenografía: Javi Trapero / Jantziak: Julen Ariztegi / Argiztapena: Pato Rother / Soinua: Pascal Gaigne / Ekoizpena: Asier Alvarez de Arkaia / Banaketa: Ttipia Kultura / Koprodukzioa: La Cuerda Antzerkia + Ttipia Kultura.
EUSKADI / NAFARROA