es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

LA MONTAÑA MENDIA

Kultur Etxea

2023ko abuztuaren 5, larunbata - 20.00etan

Emakume batek bere zortzimilakoari egiten dio aurre. Bere mamuekin topo egitera joateko espedizio zirkularra da. Mendi oro talka batetik sortzen da, elkarrengana gero eta gehiago hurbiltzen diren bi plakaren talka bortitz eta geldo batetik. Biek ere bidean topatzen duten gauza oro txikitzen dute gailurra eratzen duten arte. Bi indarren arteko topaketa katartikoa da. Maitasun baten antzekoa den zerbait.

Mendia ez daiteke ekarri agertokira, baina hemen badira hari dei egiten dioten irudi batzuk: K2ren ulua. George Harrison eta haren My sweet Lord. Aitaren mendiko diapositibak. Emakume mendizale bat izotza bailitzan krak egiten. Herio ageri da A message to you Rudy dantzatzen, whisky izozdunarekin oraindik ez zaitut ukitu esaten digun bitartean. Mugimendu-sentsore bat, zuzenean eta harearekin geruza geologikoak eta mendiak sortzeko. Neska gazte eskalatzaile bat bideak irekitzen munduan zehar. Beste garai bateko sekretuak kontatzen dizkigun gizon alpinista izoztu bat. Maitasun aitorpen bat. Mendi bat solasean. Himalaiatik postala.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Sorkuntza eta ikerketa: Mikele Urroz Zabalza eta Lucía Ezker Rekalde Iñigo Rodriguez-Clarorekin elkarlanean / Interpretea: Mikele Urroz Zabalza / Eszena-gunea: Orekari estudio / Soinu-espazioa: Jose Pablo Polo / Ekoizpena: Lucía Ezker / Teknikaria: Fermín Izko. 

La montaña mendia Mikele Urroz Zabalzaren eta Lucía Ezker Rekalderen ekoizpena da. 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.