es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

TAILERRA: AUTOFICCIÓN UTÓPICA

Frantziskotarren eskola zaharrak

2023ko uztailaren 24, astelehena - 11.00etan

Jaialdiaren edizio honetan publiko gazteenak aktiboki parte hartzeko gune bat irekiko da. Horrela, Carla Rovirak 8 eta 18 urte bitarteko ikasleentzako tailer bat proposatzen du.

Etorkizuna konkistatu beharreko espazio bihurtu da. Dagoeneko ezin dugu amets egin agertoki posible bizigarriekin, baina itxaropena eskubide besterenezina da. Batez ere, bizitza osoa aurretik baduzu. Horregatik, antzerkia bera espazio utopikoa denez, tailer honek etorkizun utopiko posibleei buruzko autofikzio-ariketa bat proposatzen die partehartzaileei. Pertsonaien asmakuntzatik hasi eta etorri beharreko paisaien sorkuntzaraino, parte-hartzaileek utopia helburu duen gailu eszeniko bat sortuko dute.

Rovira programazioan izango da [Èxit] Through the gift shop lanarekin. Institut del Teatre-n Interpretazioan graduatua, bere lanen artean daude Most of all, you ‘ve got to hide it from the chicks (Premi FAD Sebastià Gasch-en Aplaudiment a la Creació Emergent sariaren irabazlea 2016an), Aüc, So de les Esquerdes (Les Impuxibles-ekin) MÀTRIA (Núvol aldizkariaren L’ Apuntador sariaren irabazle 2017an), Calla, Hamlet, calla (Temporada Alta, 2018) edo Jordi Duranen La Defensa Alien (2019)

IZEN-EMATEA

Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu 8-18 urte bitarteko gazteentzat. Izena eman ahal izango da plazak bete arte. Horretarako, bidali e-posta bat programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizen, helbidea, NAN, telefono mugikorra, harremanetarako helbide elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.

Matrikula ordaindu dutenen artean hurrenkera kronologiko zorrotzean emango da izena mintegian. Ordainketa, 15 eurokoa, banku-transferentzia bidez egin beharko da ES38 2100 3693 2122 00547110 kontura. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan AUTOFIKZIO UTOPIKOA tailerreko matrikula eta ikastaroa egingo duenaren izen-abizenak adierazi beharko dira. Prezioak klaseak bakarrik hartzen ditu.

Erriberrirako joan-etorria tailerrean parte hartzen duten pertsonen kontura izango das. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plazak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.


Prezioa: 15.00 €

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.