es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

TOPAKETA LA INFAMIA

Enozentrum

2023ko uztailaren 22, larunbata - 13.00etan

Erriberriko Antzerki Jaialdiak aurten programatutako artistekin eta arte eszenikoetan espezializatutako prentsan erreferentzia diren kazetariekin jendaurreko hainbat topaketa antolatu ditu beste behin, publikoari irekiak.

Oraingoan, Machús Osinaga (RTVEko kazetaria, Arte Eszenikoetan aditua), Daniel Galindo (La Sala, RNEko saioaren zuzendaria) eta Raúl Losánez (La Razóngo antzerki kritikaria) La Infamia plazaratu duen lantaldearekin arituko dira. Ikuskizun hau Teatro Españolaren eta Producciones Come y Callaren arteko ekoizpen bat da.

Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarrak idatzitako lan autobiografikoa da. Bere herrialdeko poliziak bahitu eta torturatu zuen pederastia sare bat salatzen zuen liburu bat argitaratzeagatik. Sare horretan enpresari eta politikari nabarmenek parte hartu zuten. Horrela, bertaratutako publikoa 2023an aktore onenaren Max Saria (ex aequo Marta Nietorentzat eta Marina Salasentzat) jaso eta antzerki ikuskizun onenaren sarirako finalista izan zen proposamen bat sortzeko prozesura hurbildu ahal izango da.

Artisten eta kazetarien arteko topaketetan aperitibo bat zerbitzatuko da Reyno Gourmeten kortesiaz.

Sarrera librea da lekua bete arte. 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.