es | eu

2026ko uztailak 17tik abuztuak 2ra

Aurkezpena

LURRALDEA OSPATZEN

Jaialdi bat ikuskizunen programazio bat baino askoz gehiago da: espazio bizi bat da, ideiak, emozioak eta irudimena gurutzatzen diren topaleku bat, bertan parte hartzen dutenak eraldatzeko. Jakin-mina pizten duen lurraldea da, ziurtasunak zalantzan jartzen dira eta esperientzia bakoitza begirada berrietarako zubi bihurtzen da.

Erriberrin pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu esperientzia horretan parte hartzera; etengabeko elkarrizketa horretan parte hartzera, non arteak entretenitzeaz gain, gogoeta eragin eta pizten duen. Emozio sakonak estimulatu nahi ditugu, egunerokoa astindu, elkarrizketak ireki eta ustekabekoa gerta daitekeen espazio bat sortu.

Giza balioak desagertzen ari direla dirudien garaiotan, Erriberrik tolerantzia, bizikidetza eta demokrazia gune gisa sostengatzen du bere burua. Integrazioa, berdintasuna eta inklusioa sustatzen dituen jaialdia; desberdintasuna ospatzen den eta aniztasuna indar bihurtzen den lekua.

Hau Erriberri da: belaunaldi guztiak, Herri guztiak eta gure mundua astintzen duten arazoak begiratzen dituen jaialdia. Espazio feminista bat bere egitura osoan, tokiko eszena bultzatzen duena eta nazioarteko esparrura proiektatzen duena. Leku libre, bizi eta aldakor bat, non ikusle bakoitzak senti dezakeen zerbait handiagoaren, zerbait partekatuaren eta beharrezkoaren parte dela. Jaialdiak hogeita zazpi urte daramatza lurraldeko dramaturgia propioa eta lurraldean gertatzen ez dena idazten, jaialdi hau lurraldea delako.

Ospatu dezagun elkarrekin. Egin dezagun hau, gure lurraldea, bizitzaz eta gizatasunez betetako leku bat. Publikoa deskubritu, hunkitu eta zalantzan jartzen den espazioa, non ikuskizun bakoitza esperientzia errepikaezina eta hausnarketarako zubia izango den.

Egin dezagun!

Ane Pikaza & María Goiricelaya
Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendari artistikoak .



ERRIBERRI, ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA

rriberriko Antzerki Jaialdia bueltan da 2026an, Ane Pikaza eta María Goiricelaya zuzendari artistikoen proiektua berritu eta sendotuko duen edizio batekin. Hutsik egiten ez duen publikoak irrikaz hartuko duen jaialdia izanen da, ikusle guztien neurrira egidako proposamenen topaleku, sormen eremu eta sortzen ari diren ahotsen nahiz finkatutako ibilbideen arteko elkarrizketa gune.

Dagoeneko 27 edizio bete ditu proposamenak, Cava eta inguruak ez ezik inguruko herrietako kaleak, plazak eta elizak ere betetzen dituenak. Izan ere, jaialdi honetara espazio berriak gehituz joan dira, kultura ahalbidetzen duen gizarte- eta lurralde-kohesiorako beharrezko sarea ehunduz.

Tafalla, Beire, Pitillas eta San Martin Unx izango dira, beste behin ere, jaialdiaren baitan hitzordu garrantzitsuak hartuko dituzten lau herriak, interesa sortzeko eta kultura Nafarroako geografiako hainbat gune eta espaziotara hurbiltzeko ilusioarekin.

Uztailaren 17tik abuztuaren 2ra gure komunitatea, beste urte batez, zuzeneko arte eszenikoen epizentro izango da hainbat ertzetatik: sorkuntzatik, ekoizpenetik, interpretaziotik nahiz besaulki-patiotik. Horretarako, lehen mailako programazioa dago, eta bertan musika, dantza, zirkua, clowna, magia, performancea, tailerrak eta antzerkia uztartzen dira, nazioartetik zein estatutik, eta noski, Nafarroatik etorritako konpainien eskutik.

Jaialdia jendearengana hurbiltzen da, lurraldean presentzia handia du eta kalitatearen aldeko apustua egiten du; formatu, estilo, hizkuntza eta espazio aniztasunez, eta espero dugu, modu batean edo bestean, nafarrek eta bisitatzen gaituztenek kulturaz gozatzeko aukera izatea. Erriberriko Antzerki Jaialdia gure komunitatean bakarra den proposamena da, eta denboran zehar irauten du, hainbat talderen lan nekaezinagatik eta publiko entregatu baten babesagatik. Hori dela eta, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiet hori posible egiten duten guztiei

Rebeca Esnaola Bermejo
Kultura, Kirol eta Turismo sailburua

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala
Pitillasko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.