es | eu

2021EKO UZTAILAK 16 / ABUZTUAK 1

Aurkezpena

22º Erriberriko Antzerki Jaialdia 

Arimaren Bideetatik

Iaz, Erriberriko Antzerki Jaialdia antolatzen duen lantaldeak eta taldeek ziurgabetasun eta zalantza garai bat igaro genuen jaialdia egin aurretik. Hau gomendatzen nuen: arnasa hartzea, barre egitea eta amets egitea, kulturak arima osatzen eta espiritua sendatzen duela adieraziz.

Gaur egun, egoera luzeegia da.

Edizio honen leloak, Arimaren bideetatik izenekoak, jaialditik igaro diren klasikoen mundu espiritualera eramango ditu asko.

Baina antzerkiak bizitzaz ari zaigu, antzerkiak iruditegia elikatzen du, emozioak eta sentsibilitatea pizten ditu, espiritua irekitzen du eta mundua ulertzen laguntzen digu.

Programazio hau ikusleontzat bereziki pentsatua dago. Behin baino gehiagotan esan dut: jaialdia konpainiekin egiten da, baina publikoarentzat da, aurreko edizioetan lagundu gaituenarentzat eta aurten lehen aldiz jaialdira hurbilduko denarentzat. Publikoarentzat, edizio hau antzerki esperientzia bat bizitzeko gonbidapena da, eta hitza gure zentzumenetara iristen den bezala, musikak arima ukitzen digu.

Inor bere artetik zentzumenetara irits badaiteke, hori Carmen Linares da. Inork ez bezala, García Lorca, Miguel Hernández eta Juan Ramón Jiménezen bertsoez baliatzen da arimaren bidee tatik gidatzeko. Berak eta bere Flamenkozko 40 urteek irekiko dute jaialdia Cavan.

Kulturak, arte eszenikoek, ez dute merkatuko arauen arabera bakarrik egon behar, arau horiek ikusleak libertimenduaren kontsumitzaile soiltzat hartzen baitituzte.

Antzerki jaialdi batek arriskatu behar du, artelan baten poetika deskubritzen erraztu, ezezagunaren aurrean ustekabean hartu, proposamen berrien aldeko apustua egin, sortzaile berriei beren espazioak eskaini eta isiltasuna hautematen ahalbidetu.

Funtsa horrekin eta lehen aldiz, La Cava La Zaranda bezalako ibilbide luzeko profesional handiei irekiko zaie, baita sormenezeta ausardiaz beteriko ibilbide laburreko artista berriei ere: The Lyrical View nafar gazteak talde gisa aurkeztuko dira eta Pies en Tierra-Oinak lurrean lana mustuko dute, gure kantuen, musikaren eta erritmoen ibilbide bat. Jaialdia ixteko bereziki pentsatutako kontzertua.

Urte berezi honetan zehar, "honetatik ikasiko dugu… pertsona hobeak aterako gara" esan izan dugu. Aldaketa sakonak nahi ditugula adierazi ere. Asko dira, gehiegi, oraindik denboran dirauten zalantzak.

Bizi dezagun Erriberriko Antzerki Jaialdia erantzunak aurkitzeko, elkarrekin topatzeko esperientzia gisa. Ikus ditzagun emanaldiak hitz egiten digun eta bakardadea eta absentziak bizitzen la guntzen digun ispilu gisa. Lau hitzetan: aurre egin diezaiogun katarsiari.

Bidean La pasión de Yerma topatuko dugu, emearen eta emakumearen bultzada Lola Blascok testu lorkiarraren egindako egokitzapenean. Maitasunean eta mamu guztiak menderatzeko borrokan murgilduta dauden bi emakumeren uhartera joango gara Juan Carlos Rubio zuzendari gonbidatuak idatzi eta zuzendu duen La isla lanarekin. Eta Iluna konpainiaren Vencidos antzezlanak jolasaren gozamena ostu zioten Juanyren ametsetara eramango gaitu.

Jolasa? jolas gaitezen; objektuekin, sinpletasunarekin, oroitzapenen samurtasun eta emozioekin, Conservando memoria ikustean. Memoria? Bai, oroimena aurkituko dugu Andaluziako sustraietan, objektuen sinbolismoan eta gogoeta egitera gonbidatzen gaituen La Zarandaren antzerkiaren poetikan, horiek baitira La batalla de los ausentes bere lanaren hikuntzaren bereizgarriak. La Zaranda, 2010eko Antzerki Sari Nazionala, lehen aldiz izango da Erriberrin, eta Erriberri izango da azken sorkuntza hau hartuko duen lehen jaialdia, iaz Bogotako Iberoamerikako jaialdian pandemia zela eta estreinatzerik ezin izan ondoren.

Arimaren bideetatik gizatiarrerantz egindako bidaia honetan, bi poeta: Federico García Lorca, Espejo, capricho escénico Javier Vianaren lanean, eta León Felipe, Héctor Alteriok Como hace 3.000 años proposamenean gogora ekarrita. Inor gutxik bezala jendearen maitasunari, askatasunari eta minari kantatzen jakin duten poeta handietako bi. Eurekin eta euren bertsoekin, eurekin eta musikarekin, eurekin eta azentu ugariko antzezleekin, ertze batetik bestera ibiliko gara, erbestera eta hain hurbil eta aldi berean hain urrun dagoen Amerika horretako herrien sentimenduetara.

Bi autore garaikidek nazioarteko dramaturgia proiektatuko digute maitasunaz hitz egiteko –nola ez dugu maitasunaz hitz egingo antzerki- -jaialdi batean?–, sortzen duen beldurraz, minaz, plazerraz, saldukeriaz… Dennis Kellyren Chicas y chicos eta Raymond Carverren Principiante, Juan Cavestanyren bertsioan dira horren adibide. Azken hau, antzerkigintza espainiar garaikideko aktoreen maisurik adierazgarrienak zuzendutako testua, baita 2019ko Antzerki Sari Nazionala ere: Andrés Lima.

Maitasunak, saldukeriak, minak eta gorrotoak tragedietako heroiak munstro bihurtzen dituzte. Botere borrokek, mendekuek eta heriotzak markatuko dute erritmoa jaialdiak hartuko dituen bi tragedia klasikoetan: Nise, la tragedia de Inés de Castro, Nao d'amores konpainiarena, eta Shakespeareren Tito Andrónico, Teatro del Noctámbulok Méridako Jaialdiarekin elkarlanean ekoiztutakoa.

Lengoaia eszeniko berrien barruan, bi proiektu hibrido: 2019ko Erriberriko Jaialdiaren sorkuntza-egoitzan garatu zen Amico Teatro eta Akronikaren Tránsitos, emaitza bikaineko ekoizpena, eta Beautiful stranger, La Caja Flotanteren ekoizpena. Nafarroan arte eszenikoak irudiztatzen ari diren bi proiektu.

Tafallan, ¡Por todos los dioses! bere lanean, Fernando Cayok greziar mitologiako jainkoen eta Valladolideko bere familiaren arteko harreman berezia kontatuko digu. Erriberriko Teobaldoen plazan, jauregiko harresietatik gertu, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Nafarroako adarrak 1521 kontzertua mustuko du, espazio irekietan programatutako jaialdiko ekitaldi bakarra.

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren euzaugarri izan behar duten ausardia eta proposamen berrien bilaketa horren baitan, Nafarroako taldeentzako Antzerki Ziklo Poetikoa Espainiako dramaturgia garaikideari eskainita egongo da, 1975-2020 bitartean argitaratutako testuekin. Inextremis, Cardo Films, Tdiferencia eta La Cuerda Teatro taldeak aukeratu dira aurtengo ediziorako.

Aukeratutako lau proposamenak Erriberriko Kultur Etxean, Tafallako Kulturgunean eta, lehen aldiz, Beireko Ezpeleta Jauregian programatuko dira. Aurreko edizioetan bezala, Erriberrik Sorkuntza Egoitza hartuko du.

Kultur Etxean Dramaturgia Tailerra egingo da, Juan Carlos Rubiok gidatuta; La adolescencia creadora, Haur eta Gazteentzako Dramaturgiaren II. Jardunaldien lana aurkeztuko da, eta María Royoren Nise, un viaje en la Nao d'amores dokumentala proiektatuko da. Ondoren, Ana Zamora konpainiako zuzendariarekin eta espainiar antzerki klasikoko antzerkigile nabarmenenarekin topaketa izango da.

Turismo Bulegoko - Ardoaren Museoko patioan, programazioan parte hartzen duten artista eta sortzaile batzuei emango diegu hitza, jaialdian laguntzen diguten kazetariekin.

Bi topaketa, bata Carmen Linaresekin eta bestea Juan Carlos Rubiorekin, TVEko Machús Osinaga eta RNEko Daniel Galindo kazetariek animatuta, eta hirugarren bat, jaialdian lehen aldiz, edizio honetan programatutako Foru Erkidegoko profesionalekin eta Ana Artajo eta Nerea Alejos kazetariekin.

Garai berezi hauetan, zilegi bekit 2021eko jaialdiaren irudia Jorge Oteizaren bertso batzuekin lotzea:

"Nork elikatuko zaitu garaitua izan ez den esku honek atseden hartzen duen bitartean? Nork beteko du esku hau amaitu dezan? Nork estutuko, zurea has dadin?"

Oteiza berriz ere, kulturaz, erresistentzia kulturalaz ari denean. "Idealismo ideologiko zaharrak darabiltzate oraindik… Ogi berria erosi, baina aurreko egunean sobratu zitzaiena jaten dutenak dira"

Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendari artistiko bezala, egunero ogi berria jatea nahi dut, eta Eusebio Calonge aipatuz, La batalla de los ausentes lanaren egilea: "Ez egin emanaldi bakoitzean irekitzeko kontserba artistikorik. Tentsioari eutsi behar zaio, egoera bakoitzean arriskatu, errealitate eszeniko bakoitza bere bilakaera bizian garatu…!"

Gutxienez, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren edizio bakoitzean, Mantxako zaldunak esango lukeen bezala, "inork ez digu saiatu izanaren loria kenduko”

Luis F. Jiménez 2021
Zuzendari artistikoa




Erriberri, elkarrekin berriz

Uztailaren 16tik abuztuaren 1era bitartean, Nafarroak arte eszenikoekin eta publikoarekin egingo du topo Erriberriko Jaialdiaren 22. edizioan, antzerkiarekin, musikarekin, dantzarekin eta poesiarekin gozatzeko aukera izango du.

Urtebete baino gehiago igaro da mundu mailako pandemia deklaratu zenetik, denbora horretan eragindako ondorio guztiekin. Ondorio hauek kulturara hurbiltzeko eta gozatzeko modua aldatu digute. Erriberriko oihala 2020an altxatzeak, konfinamendua amaitu ondoren, merezi izan zuen. Konpainien, teknikarien, artisten eta ikusleen erantzunak, ezin hobeak eta zirraragarriak, edizio berrirako bidea markatu zuen.

Guztion artean frogatu ahal izan dugu kultura segurua dela eta, aldi berean, beharrezkoa norbanakoaren eta taldearen osasuna hobetzeko elementu gisa. Beraz, iaz bultzatu gintuen konbentzimendu berarekin ekingo diogu aurtengo edizioari, eta jakin badakigu herritarrek eskatzen dutela antzerkiarekin berriro elkartzea besaulki-patiotik. 2021eko edizioa oihala altxatzeko gogo osoz iritsi da, istorio eta lengoaia artistiko berriek harrapa gaitzaten. Konpainien eta artisten lan ona erakusteko aukera.

Arimaren bideetatik goiburua du aurtengo edizioak, eta kalitatezko programa bat eta antzerki nafarraren errepresentazio zabala aurkezten ditu, bai Testu Poetikoen Zikloan, bai Egoitza-Laborategian, bai La Cava agertokian, bertako proposamenen aldeko apustua berrituz. Eta gune eszeniko berri bat estreinatuko dugu: Beireko Ezpeleta Jauregia, ohiko beste kokalekuekin bat egiten duena eta Jaialdira jende gehiago hurbiltzeko aukerak areagotzeko balioko duena.

Esku ondu eta landuak, non zomorro txiki eta hauskor batzuk pausatzen eta modu delikatuan jasotzen diren aurtengo ediziaren irudia osatzen dute. Keinu horrek antzerkiaren magiak besarkatzen uztera gonbidatzen gaitu, gure emozioen hegoak altxatzera eta arimaren bide horiek elkarrekin ibiltzera.

¡¡Erriberriz goza ezazue!!

Rebeca Esnaola Bermejo
Kultura eta Kirol Kontseilaria

                                                                                                                                                                                                                 


DESCARGATU PROGRAMA

Aurkezpena

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala