es | eu

2024KO UZTAILAK 91 / ABUZTUAK 4

Paco Gamezek Erriberriko Antzerki Jaialdian emanen duen dramaturgia-lantegiko plazak bete dira.

2022ko ekainaren 21, asteartea

Oraindik ere sarrerak salgai daude Baluarteko leihatilan eta, euskarri birtualean, jaialdiaren, Baluarteren eta Tafalla Kulturgunearen webguneen bidez.

Gaurgero bete dira “UN ESCENARIO DENTRO DE LA CABEZA. LABORATORIO DE ESCRITURA TEATRAL” (“Agertoki bat buruaren barnean. Antzerkia idazteko laborategia”) dramaturgia-lantegirako zeuden 15 plazak. Lantegia Paco Gamez antzerkigile, aktore, zuzendari eta irakasleak emanen du Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita hirugarren edizioaren baitan. Jaialdia uztailaren 15etik 31ra bitartean izanen da zuzendaritza artistiko berri batekin, lehen aldiz bi emakumek osatua –Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya–, eta diziplina anitzeko programazio batekin; musika, dantza eta zirkua, eta antzerkia.

Plazak bete badira ere, izena emateko epeak irekita jarraitzen du; izan ere, hemendik aurrera izena emanen duten pertsonak itxarote-zerrenda batean sartuko dira, bakarren batek uko egiten badio ere, baina zenbatekoa ordaindu gabe.

Lope de Vega 2021 Sariaren eta iaz Espainiako Antzokiaren Nazioarteko II. Komedia Lehiaketaren irabazlea, astebetean antzezlan bat idaztea proposatuko die Gamezek bertaratutakoei. Antzerkigintza askatasunetik eta autoepaiketarik gabe landuko da, blokeo geldiarazleak saihesten saiatuz. Eta antzerki-idazketaren sortze-prozesuaren faseak landuko dira, abiapuntutik hasi eta pieza erakusteraino. Gamezek berak azaltzen duen bezala, “izan dadila antzerkigintza berrien lantegi hau Frankenstein dramaturgikoen laborategi bat, erabili eta botatzeko materialena, baina baita proiektu posible eta desiratuena ere”.

Lantegia uztailaren 18, 19, 20, 21 eta 22an egingo da, 11:00etatik 14:00etara, Erriberriko Kultura Etxean. Antzezle profesionalei, zuzendariei eta antzerkigileei bideratuta dago. Lantegietan gehienez ere 15 lagunek har dezakete parte. Kostua 40 € da. Matrikularen prezioaren barruan eskola-orduak bakarrik sartzen dira; Erriberrira joatea parte-hartzaileen kontura izanen da. Gainera, uztailaren 22an La Cavan emanen den “Para acabar con Eddy Bellenguele” ikuskizunerako sarrera ere prezioaren barne izanen da.

Izen-emateak programasydifusion@navarra.es helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

SARREREN SALMENTA

Honako helbide hauetan lor daitezke: www.festivalteatroolite.com eta www.baluarte.com. Halaber, aurrez aurre, Baluarteko leihatilan jaso ahal izanen dira, maiatzaren 18tik uztailaren 5era, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Uztailaren 18tik 31ra bitartean, sarrerak 11:00etatik 14:00etara jaso ahal izanen dira, astelehenetik larunbatera. Uztailaren 6tik 17ra (biak barne) leihatila itxita egonen da.

Erriberriko Turismo Bulegoa-Ardoaren Museoko leihatila (Teobaldoen plaza, 4) maiatzaren 18tik aurrera asteburuetan egonen da zabalik. Jaialdian zehar, zabalik egonen da 17:00etatik 19:00etara ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara larunbat eta igandeetan, eta 19:00etatik 22:00etara ikuskizun-egunetan.

Tafalla Kulturgunean programatu diren obretarako sarrerak soilik Tafalla Kulturguneko leihatilan eta online (https://es.patronbase.com/_Tafalla/Productions) salduko dira maiatzaren 18tik aitzin. “Ilargiaren Atzean” lanak 3 €-ko prezio bakarra du, eta “Lear” lanak 8 €-koa.

La Cavan programatutako ikuskizunetarako leihatilako eta online sarreren prezioa 18 €-koa da (10 €-koa gazte-txartelarekin). La Cavako 14 emanaldietarako abonu osoak 190 € balio du (100 € gazte-txartelarekin). La Cavan hiru emanalditarako abonuak aukeran (edozein egunetan) 50 € balio du (25 € gazte-txartelarekin). Familientzako ikuskizunak (Arkuen Aretoan) 8 €-ko prezioa du Erriberriko Jauregiko Arkuen Aretoan (4 € gazte-txartelarekin).

Beireko Ezpeleta Jauregian izanen diren ikuskizunetarako sarrera dohainik izanen da lekua bete arte.

Horiez gain, Erriberriko Antzerki Jaialdiak zortzi eserleku erreserbatu ditu La Cavako emanaldi bakoitzeko, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Leku horietan interesa dutenek Baluarteko eta Erriberriko leihatiletan erosi beharko dute sarrera, edo 948 066 060 telefonora deitutan (gehienez bi leku erosketa bakoitzeko).

Paco Gamezek Erriberriko Antzerki Jaialdian emanen duen dramaturgia-lantegiko plazak bete dira.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.