es | eu

2023KO UZTAILAK 21 / ABUZTUAK 6

Oliteko Antzerki Jaialdiak hogeigarren edizioa ospatuko du uztailaren 19tik abuztua-ren 3ra. Gune berriak eta egitarau zabalagoa izango ditu

2019ko maiatzaren 15, asteazkena

Ostegun honetan (maiatzak 16) salgai jarriko dira La Cava eta La Carpa guneetako ikus-kizunetarako sarrerak. Leihatilan eta online eros daitezke, www.oliteteatrofestival.com eta helbideetan.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatutako Erriberriko Antzerki Jaialdiak hogeigarren edizioa ospatuko du uztailaren 19tik abuztuaren 3ra. Antzerki klasikoan oinarrituko da, eta beste herrialdeetan ekoizten den antzerkiari protagonismo berezia emango zaio, Europako (Frantzia, Portugal) eta Latinoamerikako (Mexiko) egile eta konpainien proposamen ezberdinak aurkeztuz.

La Cava eta La Carpa guneetako ikuskizunetarako sarrerak bihartik aurrera (maiatzak 16) erosi ahal izango dira, leihatilan edo Internet bidez, www.oliteteatrofestival.com eta www.baluarte.comorrialdeetan, eta ekainaren erdi aldera formatu txikiko gainontzeko ikuskizunetarako sarrerak jarriko dira salgai.

Aurten, jaialdiak egitarau zabalagoa izango du, eta hilaren 25a eta 31 (asteazkenak) eta uztailaren 26a (osteguna) gehitu zaizkio. Uztaileko azken bi asteburuetan eta abuztuko lehenbizikoan La Cavan izango dira ikuskizunak. Eszenatoki honetan programatu dira obra hauek: La Ferroviariaren Antígona (Sófocles, Bertolt Brecht, Jean Anouilh), Paco Macià zuzendariarekin, uztailaren 19an; Atalayaren El rey Lear (William Shakespeare), Ricardo Iniestaren dramaturgia eta zuzendaritzapean, uztailaren 20an; Sara Cano Dantza Konpainiaren Vengo, uztailaren 21ean; Producciones Maestras konpainiaren Loco desatino (Ana Caro Mallén), produkzioa Ana Maestrojuán zuzendariarekin; edo R.M.Mamagement konpainiaren Margaritas de Margarita. Mujer y Renacimiento (Jesús Arbués), Jesús Arbuésen dramaturgia eta zuzendaritzapean, uztailaren 25ean.

Era berean, obra hauek antzeztuko dira: Companhia Do CHAPITÔ konpainia portugaldarraren Electra(creación colectiva), Cláudia Nóvoa eta José Carlos Garcia zuzendariekin, uztailaren 26an; Histrión teatro konpainiaren Lorca, la correspondencia (Federico García Lorca), Juan Carlos Rubioren dramaturgia eta zuzendaritzapean, uztailaren 27an; La Zona Teatroren La valentía (Alfredo Sanzol), Alfredo Sanzol zuzendariarekin, uztailaren 28an; Morboria Teatroren El enfermo imaginario (Jean Baptiste Poquelín Molière), Eva del Palacioren bertsio eta zuzendaritzapean, uztailaren 29an; La Comédie de Caen zentro dramatikoaren Retrato de Ludmilla en Nina Simone (David Lescot)produkzio frantsesa, David Lescot zuzendariarekin, uztailaren 2an; eta Federico García, Pep Tosarrek idatzi, ekoiztu eta zuzendutakoa.

Dori López Juríok kultura zuzendari nagusiak eta Luis Jiménezek Erriberriko Antzerki Jaialdiaren zuzendari artistikoak gaur goizean aurkeztu dute egitaraua, Jiménezen esanetan “xede ditugun kultur erreferentziak berresten dituena” Zuzendari artistikoak esan du “pasadan edizioak Valle Inclánen eskutik 98ko belaunaldira hurbildu bazigun, honakoak, Lorcaren bitartez, 27ko belaunaldiaren antzerki-poetikan murgilduko gaituela.

Gune berriak

Erriberriko Antzerki Jaialdiak La Cava guneaz gainera espazio berriak sartu ditu. Formatu txikiko ikuskizun nabariak eskainiko dira horietan. Aurten, karpa bat jarriko da obra hauek eszenaratzeko: La noche justo antes de los bosques (Bernand-Marie Koltès Frantziako antzerki garaikidearen adierazle nagusiarena), Fernando Renjifok ekoiztutakoa eta zuzendutakoa, uztailaren 23an; eta Vaivén Producciones plataformaren El último tren a Treblinka (Patxo Telleria), Mireia Gabilondok zuzendutakoa, abuztuaren 1ean.

Santa Maríaren arkupean obra hauek antzeztuko dira: Kukai Dantzaren Erritu, Oliteko abesbatzarekin arituko dena, uztailaren 20an; eta Efe Tres Teatro mexikarren Merolico – Entremeses bululuados, abuztuaren 2an. Kukai Dantzak birritan parte hartuko du, izan ere, abuztuaren 3an, Gelajauziak obrarekin batera jaialdiari itxiera emango dio.

Errege Jauregian ikusgai egongo dira Viridiana Antzerki Ekoizpeneko Zentroaren Amor oscuro (Federico García Lorca),Jesús Arbués zuzendariarekin, uztailaren 26an; Bagoa Produccionesen Calígula debe morir (Mabel del Pozo, Xoel Fernández), uztailaren 27an; eta Antzerki Poetikaren Ziklorako hautatutako taldeak, uztailaren 19an, 21ean eta 28an.

Abuztuaren 2an, Erriberriko Kultur Etxean, David Rodríguez Solásek (Massachussets Unibertsitatea)hitzaldia emango du: “La tradición del teatro itinerante en las dos orillas: del Siglo de Oro a Lorca y Vasconcelos”.

Aurten ere, arte dramatikoko hiru eskoletako ikasketa amaierako lanak ikusgai egongo dira Tafalla Kulturgunean: Nafarroako Antzerki Eskola, Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskola eta Lisboako Zine eta Antzerki Goi Eskola, uztailaren 23an, 24an eta 25ean, hurrenez hurren.

Ikuskizunak

Antígona eta Retrato de Ludmilla en Nina Simon obretan emakumearen borroka presente dago. Biak emakumearen arimara hurbiltzen dira eta ziurgabetasuna nagusi den garai hauetan gizartearen taupada jasotzen dute.

Sara Canok Erriberriko Jaialdian estreinatuko duen Vengo obrak landa-jatorriaren nortasuna irudikatzen du, eta Kukai Dantzak Jon Mayaren zuzendaritzapean bi lan berri aurkeztuko dizkigu: Erritu eta Gelajauziak –Dantzaren Sari Nazionala–.

Shakespeare, Molière, Lorca eta Calígula obrek maitasuna, heriotza, antzerkia, eta bizitza izango dituzte mintzagai, tragedia- edo komedia-gakoan.

Antzerki garaikidea obra hauen eskutik etorriko da: La Valentía, El último tren a Treblinka, Lorca, la correspondencia personal eta La noche antes de los bosques.

Portugal da 20. edizio honetako herrialde gonbidatua. Lisboako Antzerki eta Zinema Goi Eskolak eta Companhia Do CHAPITÔ konpainia izango dira haren ordezkariak. Azkenak Electraren bere bertsio berezia aurkezteaz gainera, tailerra emango du.

Nazioarteko programazioa Frantziarekin osatuko da, Comédie de Caen Zentroaren Retrato de Ludmilla en Nina Simon obrarekin, Afrikar diaspora, indar artistikoa eta mina gogora ekartzeko; eta baita Mexikorekin ere, Efe Tres Teatro konpainiaren Merolico:entremeses bululuados obrarekin.

Aurten, Nafarroako bi konpainia programatu dira La Cavan: Producciones Maestras eta R.M.Management.

Egoitza artistikoa/antzerki-poetika

Edizio honetan ere, Erriberriko Antzerki Jaialdiak bi deialdi egin ditu Nafarroako antzerki-konpainiek beren proposamenak aurkez ditzaten. Bi kasuetan maiatzaren 27ra eta 31ra arte dago izen-emateko epea, hurrenez hurren, eta proiektuak difusion@navarra.es. helbide elektronikora bidali beharko dira.

Batzorde batek hautatuko ditu parte-hartzaileak. Jaialdiko zuzendari artistikoa izango da batzarburua eta kide hauek bilduko ditu: Carmen Oroz Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendaria; Yolanda Osés Sortze eta Hedapen Artistikoa Ataleko burua eta foru-erkidegoko arte eszenikoen eremuan ospea duten bi aditu. Idazkaritzak Nafarroako Gobernuaren Kultur Ekintza Zerbitzuaren goi-mailako teknikari bat izango du.

Bi deialdien emaitza interesa duen edonori jakinaraziko zaio, 2019ko ekainaren 15a baino lehen.

Kartela eta sarreren salmenta

Oraingoan, kartelak irudi garaikidea du oso, iragarritako obrekin bat etorriz. Collage batean hainbat elementu erakusten dizkigu, horien artean koroa bat eta Gatta Catana rap abeslari zenduaren erretratua.

Sarreren salmenta-ordutegia, Baluarteko leihatilan: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Eta uztailaren 16tik abuztuaren 2ra, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara. Igandeetan itxita egongo da.

Halaber, bihartik aurrera eta jaialdiak iraun bitartean sarrerak salgai egongo dira Ardoaren Museoaren bulegoko leihatilan (Erriberriko Teobaldos plazako 4 zenbakian), astelehenetik larunbatera, 10.00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan zabalik egongo da 10:00etatik 14:00etara.

Horrez gain, Erriberrin antzerki-egunetan zabalik egongo da, 19:00etatik antzezpena hasten den arte.

Ekainaren erdialdera, Antzerki Poetika atala osatzen duten obren tituluak ezagutzen ditugunean (Nafarroako konpainiekin), formatu txikiko gainontzeko ikuskizunak salgai jarriko dira. Alegia, Jauregiko, Tafallako eskola-zikloaren eta Antzerki Poetika zikloaren ikuskizunak. Datak aurrerago jakinaraziko dira.

Sarreren prezioa 5 €-tik hasita, obraren eta egunaren arabera. Jaialdiak ordainketa-txartel desberdinak eskaintzen ditu: osoa, la Cavako emanaldi guztietarako, edo la Cavako 3 ikuskizunetarako txartel pertsonalizagarria, ikusleak aukeratzekoa.

Oliteko Antzerki Jaialdiak hogeigarren edizioa ospatuko du uztailaren 19tik abuztua-ren 3ra. Gune berriak eta egitarau zabalagoa izango ditu

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte
Cultura - Kultura

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala
Beireko Udala
San Martin Unxeko Udala

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.