La Cavan izango dira ‘Itzulera’, ‘Leonora’, ‘No mires’ y ‘Declaración de amor (para siempre)’ ikuskizunak, Tafallara eta Pitillasera ere zabalduko den programazioaren barruan.
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioa bigarren astera iritsi da diziplina anitzeko programazioarekin, eta, bertan, antzerkia, zirkua, zuzeneko zinema, clowna eta komunitate-sorkuntzarako proposamenak izango dira. Bihar, uztailak 22, asteazkena, hasi eta uztailaren 26ra, igandera, bitarte, ikuskizunak izango dira La Cavan, Teobaldoen plazan eta Frantziskotarren Elizan, Erriberrin, eta jarduera Tafalla eta Pitillasera ere zabalduko da.